2012/09/20
Gaur klasearen hasieran, pasaden astean egin genuen ikasleko fitxa, moodleera igo dugu.
Bolondres bat eskatu du Josunek, eta klaseko kide bat atera da, eta gmailen sartu da gauzak ikusteko: etiketak sortu, alertak ipini, google academico ikusteko...
Geroago gure sortutako gmaila zabaldu dugu, eta Docsean bi karpeta egin ditugu: IKT Hezkuntza, eta horren barruan, Dossierra karpeta. Segidan, dokumentu bat sortu dugu, gure aste guztietako egunerokoa egiteko eta konpartitzeko. Eguneroko honetan, klasean egin dugun guztia kontatuko dut. Jarraian, alertak egiten ikasi dugu.
Gero klasearen dinamika aldatu dugu, eta power point bat jarri du Josunek eta blogen asuntoa azaltzen hasi da, eta esan digu, klaseko bakoitzak, blog bat sortu beharko duela.
Blogger.com orrian sartu gara eta nola funtzionatzen duen ikusi dugu.
Blogga sortzen hasi gara, izenburu bat ipini dugu eta gure bloggera sartzeko helbidea jarri behar izan dugu. Azkenean blogga sortu dugu. Kurtsoan zehar, 8 sarrera egin beharko ditugu. Hezkuntzarekin erlazionaturiko gaietaz hitz egin beharko dugu, eta guri interesanteak iruditzen zaizkigun gauzetaz.
Bakoitzak bere kabuz, gure blogga pertsonalizatu dugu: Irudiak, fondoa...
Gero Josunek, beste azalpen bat eman digu, gure bloga ondo diseinatzeko. Bideoak igotzen ere ikasi dugu.
Amaitzeko, denbora utzi digu gure bloggean lehenengo sarrera egiteko.
Klase baliagarria izan da, gmailen erraztasunez ibiltzeko, eta blog bat egiten eta blogga kudeatzen jakiteko.
2012/09/27
Gaur blogearekin gehiago maneiatzen jarraitu dugu.
Hasteko, moodlene jarritako ikasgidarekin, web orrietan sartu gara, gure bloggerako gadget berriak aurkitzeko. Web orri horietan, erlojuak, egutegiak...aurkitu ditugu.
Gure bloggak pertsonalizatu ditugu, gure gustora.
Gauza interesgarria bat ere egin dugu. Gure bloggean, gure ikaskideen bloggen linkak jarri ditugu. Horrela, norbaitek, nire bloggan sartzen bada, nire ikaskideen bloggean sartzeko aukera ere izango du.
Geroago atsedena hartu dugu.
Klasera bueltatzean, feed bat zer den ikusi dugu. Eta feed bat zer den jakin ondoren, gure bloggean feeda ipini dugu. Guri interesatzen zaigun artikuluak edo halako zerbait ipini dezakegu feed horretan. Nik adibidez, kirolarekin erlazionatutako berriak jarri ditut.
Geroago e-posta jartzeko pausuak eman ditu irakasleak.
Horrekin amaitu dugu gaurko klasea, eta ordu erdia eduki dugu bloggarekin jarraitzeko.
2012/10/17
Denbora asko klase hau eman gabe, berriro gaude klase honetan. Kontuan hartuta hurrengo bi ostegunetan jaia izango dela, gure helburuak, eta egin beharreko lana finkatu beharko dugu.
Hasieran “Scoop it” orrialdean sartu gara.
Gero proiektua aurkeztu du irakasleak:
- Zer egin ordenagailuekin 4. mailako (edo bigarren zikloko) umeekin?
Proiektua aurkeztu eta gero taldeka banatu gara. Taldeko fitxa egin dugu eta bakoitzak bere rola hartu du.
2012/11/8
Gaur bi aste klaserik gabe egon eta gero, klaseari eta lanari berriro ekin diogu. Sites lanaren inguruko gauza batzuk azaldu ditu irakasleak. Lanaren aurkezpenaren data ipini dugu, hemendik bi astera.
Kronograma ikusi dugu, eta ikusi dugu E2 galdera egin behar dugula, eta horrek hau suposatzen du:
- Mapa kontzeptuala: Inplikatzen diren elemntuak
- Galdera eragileari erantzuten duen balizko azalpenak (hipotesiak)
- Kronograma (lana planifikatzea
Bideo bat ikusi dugu, “La competencia digital-Jordi Adell”. Konpetentzia batzuk aipatu ditu:
- Konpetentzia informazionala
- Konpetentzia generikoa
Geroago taldeka jarri gara gure proiektua egiten jarraitzeko.
Atseden bat egin dugu eta gero lan egiten jarraitu dugu.
Irakasleak Delicious webgunea aurkeztu digu, eta esan digu 10 link jarri behar ditugula gaitasun digitalarekin erlazioa duten gauzekin.
2012/11/15
Klasea hasteko, geratzen zaizkigun lanen laburpen bat egin du: bloga, delicious, site...
Blogean, “creative commons” sartzeko esan digu irakasleak. Honekin lizentziak nola eduki edo zein motatako lizentziak eduki behar ditugun esaten digu web orri honek. Egin behar duguna da, “obtener licencia” ipintzen duen lekuan klikatu, html kopiatu eta gero blogean itsatsi eta creative commons-aren ikurra edukiko duzu zure blogean.
Blogean ere sartu dezakegu, norbait ikusteko, deliciousen daukazun estekak ikusteko eta web orri horiek bisitatzeko.
Gero sarrera batean testua mugitzeko teknika azaldu digu, eta jadanik blogean jarri dut.
Geroago ikt site proiektuaren lanarekin jarraitu dugu.
2012/11/29
Egun honetan taldeko aurkezpenak egin ditugu. Talde bakoitzak bere sites proiektua aurkeztu du. Nire kasuan, nire taldeko aurkezpena ona izan dela iruditu zait. Baina egia da, talde guztien aurkezpenak eta proiektuak oso onak izan direla.
Hori egin eta gero, talde guztiak amaitu ondoren, irakasleak klasea agurtu du eta eskerrak eman ditu lauhilabetekoagatik.
Honekin bukatuta eman dugu saio hau.