Testua mugitzen

ONGI ETORRI NIRE BLOGGERA!!! ESPERO DUT BLOGGAREKIN ASKO GOZATZEA ETA IKASTEA

jueves, 29 de noviembre de 2012

ESKOLAK SORMENA HILTZEN DU?

Pasaden urtean, Didaktikako klaseetan bideo interesgarri batzuk ikusi genituen. Horietako bideo batzuk, edo batez ere sir Ken Robinson-en bideo bat, gogoeta egitea eragin zuten niregan.

Hezkuntzarekin erlazionatutako hitzaldi bat egiten du, eta hezkuntzaren aspektu oso interesgarriak aurkezten ditu. Hitzaldian dauden pertsonak hitzaldiarekin asko gozatzen ari dutela ikusten da. Gauza da, modu dibertigarrian komentatzen dituela gauzak, baina oso serioak dira, eta adibide sinple batzuekin, errealitatea beste modu batean ikustea ahalbidetzen du.

Bideo honen gaia eskola eta sormena da. 3 gaietaz hitz egiten du:
  • Hasieran gizartearen sormenaz hitz egiten du.
  • Geroago gizartearen etorkizunari buruz hitz egiten du.
  • Amaitzeko, umeen ohiz kanpoko gaitasunaz hitz egiten du.
Hezkuntzaren garrantziaz hitz egiten du, guztiontzat garrantzizko gaia dela. Baina hezkuntzan arazoak daudela ere esaten du. Gaur egungo umeei modu batean hezten zaie, baina etorkizunean zer egongo den jakin gabe, eta galdera da: egokia al da hori?

Gauza oso inportantea komentatzen du, umeak nahiz eta erantzuna ez jakin, arriskatzen dira erratzeko beldurrik gabe, eta hori oso inportantea da gaur egungo gizartean. Arriskatzen ez bazara, ez duzu ezer lortuko, eta ez zara sormena duen pertsona bat izango.
Helduak direnean, eskolaren erruagatik, erratzeko beldurra hartzen dute, eta sormenaren gaitasuna galtzen dute.

Picassok esaldi bat esan zuen:
“Guztiok gara artistak jaiotzerakoan, arazoa da hazten garen bitartean, artistak izaten jarraitzen dugun”

Gaur egungo hezkuntzan, sormena galtzen dugu. Ez dizuet gehiago komentatuko, bestela ez duzue bideoa ikusiko …

Espero dut bideoarekin gozatzea eta momentu on bat pasatzea!



miércoles, 28 de noviembre de 2012

"LA EDUCACIÓN PROHIBIDA"

Bideo hau ikusi nuenean oso interesgarria iruditu zitzaidan. Pelikula bat da, eta hezkuntzarekin eta eskolarekin erlazionatutako aspektu garrantzitsu eta interesgarri asko komentatzen ditu.

Bideoa jarriko dut, baina lehen, bideoaren aspektu aipagarri batzuk komentatzea gustatuko litzaidake, bideoan agertzen diren iruzkin batzuk:
  • Ikaslea da hezkuntzaren protagonista.
  • Gaur egun eskolan gertatzen den gehiena, ez da benetan inportantea.
  • Eskola ez da formazio lekua, baizik eta haurtzaindegi handi bat.
  • Eskolan ez da ezer aldatzen, kultura beti berdina da, beti errepikatzen da.
  • Ikasleak sistematikoki ikasten dute, ikasketa horren zergatia jakin gabe.
  • Ikasleak ez dakite zaitasunen aurrean nola jokatu.
  • Guztiok bakeari buruz hitz egiten dugu, baina ez dugu bake egoteko hezitzen.
  • Konpetentziarako hezitzen da, eta hau, edozein gudaren hasiera da.
Zein da eskolaren helburua?

Filma hau ikustea gomendatzen dizuet, ez dakit zerbait ikasiko duzuenik, baina seguru zure buruari bueltak eta bueltak emango diozula irtenbideak eta arrazoiak bilatzen.

HAIN TXARRAK DIRA IRAKASLEAK?

Askotan komentatzen dira komunikabide sareen edota beste iturrien bidez, hezkuntzaren profesionalen egoerari buruzko gauzak. Hezkuntza eredu ezberdinak ikusten dira, beste herritako ereduak, adibidez Finlandia.

Hemengo Pisako emaitzak ikusten dira, eta galdera bat sortzen da:
  • Zein da irakasleen erantzukizuna egoera honen aurrean?
Hemen, hezkuntza porrota dago, baina zergatik, hain txarrak dira gaur egungo irakasleak?

Ez dakigu irakasleei erasotzen dizkieten iruzkin hauek nahita egiten diren edo ez, baina argi dagoena da, hezkuntza porrotaren kausaren arduradun bakarra irakaslea dela pentsatzen eta esaten da.

Egia da, lanbide guztietan bezala, profesional onak eta txarrak daudela, eta nire ustez, irakaslearen lanbidea hartzen dutenek, ezer geratzen ez delako ez zait ondo iruditzen. Hauek min handia egiten ari diote hezkuntza sistemari, eta hori baino txarrago, ikasleei. Baina hori esanda, irakasleek errudun bakarrak direla esatera ailegatzea oso txarto iruditzen zait.

Gaurko irakasleak, lehen zeudenak baino txarragoak dira?
Ez dut hori pentsatzen. Ikasleekin daukaten trataera, formazio jarraia, teknologia berriak, ikasleak pertsonalki tratatzea eta tutorizatzea, kalitate prozesuak, talde-lana… gaur egungo hezkuntza sistema hobetzen dituzten ezaugarriak dira.

Beraz, hau esan ondoren, transmititu nahi dudan mezua argi geratu dela pentsatzen dut, irakaslearen lanaren balioa galtzen ari dela iruditzen zait. Hezkuntza gauza askotaz osatuta dago, eta ezin da hezkuntzaren arlo batean arreta guztia zentratu.

Beste sarreretan esan dudan bezala, inportanteak diren beste arlo batzuk daude: familia, teknologia berriak … eta arlo guztiak helburu on baterako elkartzen baditugu, ikasleentzat, inportanteak eta protagonistak direnak, lagunduko ditugu

IRAKASLEAREN HELBURUAK


Kurtsoaren hasierarekin batera, urterako asmo onak etortzen dira. Eta ez ikasleentzako bakarrik, baizik eta irakasleentzako.

Irakasle batentzako, oso garrantzitsua da bere lana berrikustea, helburu bakar batekin, irakasle bezala hobetzea. Menperatzen dituen kontzeptuak finkatzea eta behar dituenak hobetzea.

Honako hauek dira irakasle baten helburuak:

  • Ikasle mota guztiak onartu. Aurreiritziak deusestatu, etiketak eta konparazioak ekidin. Dibertsitatearen barruan, guztiok orijinalak gara, ikasle bakoitza bakarra eta errepikaezina delako.
  • Irakaskuntza gizatiartu. Ez dugu zenbakiekin lan egiten, ezta estadistikekin ere ez, baizik eta pertsonekin. Hurbiltasuna, berotasuna eta ikasleak entzutea, funtsezkoa da. Horren ondorioz, ikasleak baloratuak sentituko dira.
  • Motibatu, motibatu eta motibatu. Sormena indartzen, jenialtasuna indartzen dugu. Limiteak jartzen badizkiegu, haien hegoak moztuko ditugu.
  • Arduratsua eta profesionala izatea. Egunero arduratsuak eta profesionalak izan behar dugu. Ezin dugu gauza bat agindu edo esan, guk beste gauza egiten badugu. Bakoitzaren esperientziatik abiatuta, ikasleengana hobeto ailegatuko gara.
  • Arrazoitu eta argudiatu. Ez inposatu. Hezitzaileok ikasleak laguntzen eta gidatzen ditugu.
  • Ilusioz irakatsi. Ikasten gozatzen duten ikasleak ikusi nahi baditugu, lehenik eta behin guk irakasten gozatu behar dugu.

Eta amaitzeko, eta garrantzitsuena, amodioz hezi behar dugu.

martes, 27 de noviembre de 2012

"EL ALFARERO"

Aurreko sarreran komentatu nuen bideoa aurkeztu nahi dut. Bakarrik komentatzea pobrea iruditzen zitzaidan, eta gustatuko litzaidake zuek ikustea. 7 minutuko bideoa da, baina oso lasaia, polita, eta inportanteena mezu batekin.

Espero dut zuen gustokoa izatea!


GAUZAK EGITEN, GAUZAK IKASTEN


Aurreko sarrerak kontuan hartuta, eta bloggaren gaia, eskola izanez, oso ondo erlazionatuta zegoen bideo bat komentatzea pentsatu nuen.

Bideoak, “El Alfarero” izenekoa, gauza oso zaila aurkezten du. Bakoitzak bere kabuz, gauza berriak ikastea. Hori bai, beti norbaiten irizpide batzuekin. Gure kasuan irizpide horiek emango zituena, irakaslea izango litzateke noski.

Ikasleak, irakaslea egiten duena egingo du, baina hasieran nola egin ez du jakingo. Bakoitzak bere kabuz gauzak egitea zailena da. Hasieran ez dira gauzak aterako, eta emaitzak, txarrak izango dira seguruenik, baina praktikarekin, emaitzak aldatuko dira, eta hori da benetan ikastea. Gauza bat zure kabuz egiten duzunean, ez zaizu ahazten, eta gainera ikasten duzu.

Txinatar atsotitz bat esaten duen moduan:

  •  Entzuten duzuna, ahazten duzu; Ikusten duzuna, gogoratzen duzu; baina egiten duzuna, IKASTEN DUZU.


Logikoki gauzak ez dira beti ondo aterako, baina horretan datza ikasketa. Prozesu bat da, eta ez momentu batean lortzen den zerbait.

Horregatik oso garrantzitsua da, bakoitzak bere kabuz gauzak lantzea, hori bai beti irakaslearen jarraipenekin, bide onean joateko.

Eta gauzak beti bihotzez egin behar dira. Hobe edo txarrago aterako dira, baina bihotzez egin badituzu, ondo sentituko zara. Modu horretan lan egiten baduzu, lorpen handiak lortuko dituzu seguruenik!

UMEAK IKUSI, UMEAK EGIN

Kaixo berriro!

Aurreko sarreran komentatu nuena betetzeko, bideo interesgarri bat topatu dut. Oso ondo isladatzen du nola umeak ikusten duten guztia egiten dutela, ondo edo txarto dagoen jakin gabe.

Adi bideo honetara! Niri oilo-ipurdia jarri zait ikustean.

UMEEN INFLUENTZIA NAGUSIA

Eskolari buruz hitz egin baino lehen, beharrezkoa iruditzen zait gai honetaz hitz egitea.

Umeen influentziak asko dira gaur egun, edozein momentutan telebistan, Interneten, mugikorrean gauza berriak ikus ditzakete, eta guztiak ez dira haien hezkuntzarako aproposak. Horregatik kontu handia eduki behar dugu, baina hori beste gai bat da, teknologia berriak eta haien erabilpen ona edo txarra.

Nik nabarmendu nahi dudana, beste gauza bat da. Dauzkaten influentziak, modu desegokian heziko dituzte gaur egungo umeek.

Baina zein da haien influentziarik handiena?

Nire ustez gurasoak dira. Etxean ikusten dutena imitatuko dute. Nahiz eta mota askotako informazioa egon, gurasoak erabaki behar dute zer den hobea umearentzat, zer da egokia edo desegokia haien seme-alabak ikusteko, eta beraz, barneratzeko.

Etxeetan hezitutak izan ondoren eskolara joaten dira, eta han haiek dauzkaten ohiturak aldatuko dituzte, edo behintzat zalantzak edukiko dituzte:

- Nire etxean hau ez da horrela egiten
- Nire gurasoak ez dute hitz itsusi horiek esaten
- ...

Eta irakasleak egoera horren aurrean zerbait egin behar du, eta haien hezkuntza bide onera eraman, edo behintzat bide txarra saihestu.

Nire ustez, ume baten hezkuntza, etxean hasten da, eta bide ona hartu behar da, gero eskolan, bide hori jarraitzeko eta txarrera ez pasatzeko.

Hori izan da guztia! Hurrengora arte!

ONGI ETORRIA!


Kaixo lagunok!

Ongi etorri nire bloggera. Nire lehenengo esperientzia da blog batean, ea modu egokian erabiltzen dudan.

Irakasle-eskolan ikasten nago Euskal Herriko Unibertsitatean, Leioan. Lehen Hezkuntzako gradua egiten nago eta oso gustura. Irakasgai honetan, IKT irakasgaian, blog bat egitea proposatu digute, eta logikoki, bloggaren barruan ezin duzu zure bizitza kontatu, baizik eta hezkuntzarekin erlazionatutako gaiei buruz hitz egin.

Horregatik blog honetan topatuko duzuena honako hau izango da:

  • Hezkuntzarekin erlazionatutako bideoak
  •  Artikulu interesgarriak
  •  Hezkuntzaren helburuak
  • Hezkuntza gaur egun
  • Eskola eta bere garrantzia
  •  

Beraz, hau esan ondoren, zuen interesa piztu badut, adi egon zaitezte blog honetara, eta agian gauza berri asko ikasiko dituzue!

Hurrengo sarrerara arte, espero dut zuen gustukoa izatea!!!