Hemengo Pisako emaitzak ikusten dira, eta galdera
bat sortzen da:
- Zein da irakasleen erantzukizuna egoera honen aurrean?
Hemen, hezkuntza porrota dago, baina zergatik,
hain txarrak dira gaur egungo irakasleak?
Ez dakigu irakasleei erasotzen dizkieten iruzkin
hauek nahita egiten diren edo ez, baina argi dagoena da, hezkuntza porrotaren
kausaren arduradun bakarra irakaslea dela pentsatzen eta esaten da.
Egia da, lanbide guztietan bezala, profesional
onak eta txarrak daudela, eta nire ustez, irakaslearen lanbidea hartzen
dutenek, ezer geratzen ez delako ez zait ondo iruditzen. Hauek min handia
egiten ari diote hezkuntza sistemari, eta hori baino txarrago, ikasleei. Baina
hori esanda, irakasleek errudun bakarrak direla esatera ailegatzea oso txarto
iruditzen zait.
Gaurko irakasleak, lehen zeudenak baino txarragoak
dira?
Ez dut hori pentsatzen. Ikasleekin daukaten
trataera, formazio jarraia, teknologia berriak, ikasleak pertsonalki tratatzea
eta tutorizatzea, kalitate prozesuak, talde-lana… gaur egungo hezkuntza sistema
hobetzen dituzten ezaugarriak dira.
Beraz, hau esan ondoren, transmititu nahi dudan mezua argi geratu dela pentsatzen dut, irakaslearen lanaren balioa galtzen ari dela iruditzen zait. Hezkuntza gauza askotaz osatuta dago, eta ezin da hezkuntzaren arlo batean arreta guztia zentratu.
Beste
sarreretan esan dudan bezala, inportanteak diren beste arlo batzuk daude:
familia, teknologia berriak … eta arlo guztiak helburu on baterako elkartzen
baditugu, ikasleentzat, inportanteak eta protagonistak direnak, lagunduko
ditugu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario