Kurtsoaren hasierarekin batera, urterako asmo onak
etortzen dira. Eta ez ikasleentzako bakarrik, baizik eta irakasleentzako.
Irakasle batentzako, oso garrantzitsua da bere lana
berrikustea, helburu bakar batekin, irakasle bezala hobetzea. Menperatzen
dituen kontzeptuak finkatzea eta behar dituenak hobetzea.
Honako hauek dira irakasle baten helburuak:
- Ikasle mota guztiak onartu. Aurreiritziak deusestatu, etiketak eta konparazioak ekidin. Dibertsitatearen barruan, guztiok orijinalak gara, ikasle bakoitza bakarra eta errepikaezina delako.
- Irakaskuntza gizatiartu. Ez dugu zenbakiekin lan egiten, ezta estadistikekin ere ez, baizik eta pertsonekin. Hurbiltasuna, berotasuna eta ikasleak entzutea, funtsezkoa da. Horren ondorioz, ikasleak baloratuak sentituko dira.
- Motibatu, motibatu eta motibatu. Sormena indartzen, jenialtasuna indartzen dugu. Limiteak jartzen badizkiegu, haien hegoak moztuko ditugu.
- Arduratsua eta profesionala izatea. Egunero arduratsuak eta profesionalak izan behar dugu. Ezin dugu gauza bat agindu edo esan, guk beste gauza egiten badugu. Bakoitzaren esperientziatik abiatuta, ikasleengana hobeto ailegatuko gara.
- Arrazoitu eta argudiatu. Ez inposatu. Hezitzaileok ikasleak laguntzen eta gidatzen ditugu.
- Ilusioz irakatsi. Ikasten gozatzen duten ikasleak ikusi nahi baditugu, lehenik eta behin guk irakasten gozatu behar dugu.
Eta
amaitzeko, eta garrantzitsuena, amodioz
hezi behar dugu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario